Iraupena: 6 ordu 30 minutu Kotarik altuena: 1.337m Desnibela: +1219/-1219 m Distantzia: 16,8km Bide zirkularra: bai Abiapuntua: Lizarrusti Parketxea
Bagoneten aintzinako bidetik abiatuko gara Lareo urtegiraino. Hau atzean utziko dugu eta orain arte ibilitako pago basotik ateraz, Enirioko bordak gure eskubitara utziko ditugu. Goruntz goaz, Ipar norabideantz beti, eta Alotzako larreetara igoko gara Gaineta eta Beleku tontorren artean dagoen pasabidetik. Egurral mendixkarantz abiatuko gara eta bertatik, azken aldats pikoan gora joanda gailurreraino iritsiko gara.
Jaitsieran, Egurral mendixkatik, igo gabe zeharka dezakegu Gaineta eta Belekuren arteko pasabidea hau gure ezkerrean utzita. Zeharka eta beti beheruntz abiatuko gara, Oiduin Zaldibiatik Eniriora doan bidea topatu arte. Eniriora doan bidea baztertuz eta Hegorantz doazen bideak jarraituz, Lareo inguruetan, gorako ibilbidea aurkituko dugu.
Ibilbide honek ez du bide argirik zati askotan, beraz, gps-ko track-a edota iparrorratza eta mapa, eta orientatzeko sena ezinbestekoak dira. Kontuz, lainoa sartu ezkero oso zaila egiten da bertan orientatzea.